[Nota: el siguiente post está en Euskera. De vez en cuando escribiré algunos artículos en esta lengua, en la que trabajo diariamente. Varias decenas de personas euskaldunes (y seguro que me paso en la cifra al hablar de decenas) dedican ingentes esfuerzos y dedicación a mantener tanto GNOME, KDE y otros grandes proyectos del SL (Firefox, Thunderbird, OpenOffice) traducidos al Euskera. Considero que aportar algo por mi parte es lo mínimo que puedo hacer en agradecimiento.)
Atzo OpenOffice.org 2.3 bulegotikako aplikazio multzoa euskerazko bertsioa, EHUX Linux banaketan instalatu nuen. Eman behar diren pausuak errazak izan arren, webgune honetan prozesu horren inguruan ohartxo txiki bat idaztea bururatu zait, eta euskeraz, noski, ez baitu zentzurik beste hizkuntza batean instalazio prozesu hau azaltzeak (hori bai, barkatu beharko didazue baina une honetan, gazteleraz daukat konfiguratuta GNOME eta agertuko diren menu aukerak, beraz, gazteleraz ikusiko dira… Dooteok akatuko nau 🙂
Lehenengo eta behin, EuskalGNU elkartearen webgunetik jaitsiko dugu fitxategi hau. Tar.Gz fitxategi bat da, beraz, destrinkotu egin beharko dugu. Horretarako, klik bikoitza egin jaitsi berri dugun fitxategiaren gainean eta File-Roller irekitzerakoan (WinZip bezalako zerbait, baina Linuxerako), irudian agertzen den DEBS katalogoa /tmp karpetan destrinkotuko dugu.
Aurrekoa egin eta gero, une honetan gaztelaniaz edo inglesez instalatuta dugun OpenOffice desinstalatu behar dugu (euskerazko bertsioa instalatu ahal izateko). Horretarako «Añadir y quitar…» hautatu:
Orain OpenOffice-eko fitxategiak desgaitu (irudian gaituta agertzen direnak) eta «Aplicar cambios» sakatu.
Azkenengo pausua, OpenOffice euskeraz instalatu! (azkenean!). Horrretarako, komando lerroko aginduak lantzeko terminal bat ireki eta hurrengo aginduak landu :
$ cd /tmp/DEBS
$ sudo dpkg -i *deb
$ cd /tmp/DEBS/desktop-integration
$ sudo dpkg -i *deb
Eginda! «Aplicaciones/Oficina» menu aukeran izango dituzu eskura Writer/Impress/Calc/Base eta beste batzuk, denak euskeraz. Hurrengo pausua: XUXEN zuzentzaile ortografikoa instalatzea izango litzateke, baina hori beste egun baterako utziko dut.