[Euskara] UEUko ikastaroak: Informatika eta Teknologia Berriak

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) batez ere udako ikastaroengatik baldin bada ezaguna ere, urtean zeharreko ikastaroak bultzatzen dihardu, etengabeko prestakuntza urte osora eta batez ere herritar guztiei zabaltzeko asmoz. “Ordenagailua eta internet euskaraz” eta “Web dinamikoen garapena PHP eta MySQL erabiliz” dira Informatika eta Teknologia Berriak ataleko bi ikastaro interesgarri.

Lehenengoa “Ordenagailua eta Internet euskaraz” izenekoa da, ordenagailua euskaraz jarri nahi duenari eta Interneten euskaraz dauden baliabideak ezagutu nahi dituenari zuzendua dago eta beraz, jorratuko diren lau puntu nagusiak hauexek izango dira:

* Ordenagailuko sistema eragilea euskaraz jartzea.
* Ordenagailuko hainbat aplikazio (bulegotika, irudien tratamenduak eta abar…) euskaraz erabiltzea.
* Interneten euskaraz jarduteko baliabideak erakustea.
* Euskaraz dauden Web 2.0 tresnak erakustea.

Ibon Aizpurua Ugarte UEUko kidea izango da irakaslea. Informatikan ingeniaria eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresako teknikaria den Ibon Aizpuruak ikastaroaren asmoari buruz galdetzean honakoa azpimarratzen du: “Askotan ordenagailua erosten dugunean, zuzenean guztia gazteleraz etortzen da, bai sistema eragilea baita bulegotika aplikazioak ere. Ikastaroaren helburuetako bat baliabide horiek guztiak euskaraz izan ditzakegula erakustea da.” Ikastaroaren bigarren zatia berriz, Interneten euskaraz aurki daitekeen edukia ezagutzea da, Google eta Facebook esaterako.

Bigarren ikastaroa “Web dinamikoen garapena PHP eta MYSQL erabiliz” izenekoa da eta on line da. Ikastaroaren helburu nagusiak hauexek dira:

* Php programazio-lengoia ezagutu eta erabiltzea
* Datu-baseak atzitzea php-ren bitartez.
* Web gune dinamikoak programatu ahal izatea.

Irakaslea Gorka Julio Hurtado da, UEUko kidea eta informatikan ingeniari teknikoa. Elurnet Informatika Zerbitzuak enpresan egiten du lan. Julioren ustez ikastaro hau aproposa da programazioari buruz eta web guneei buruz oinarrizko ezagutza duen edonorentzat.

Informazio gehiago: http://www.ueu.org
Telefono zenbakia: 943 82 14 26

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.