OpenOffice.org 3 Beta Euskaraz

Dooteok bidalitako mezua: “GNU/Linux (Debian eta RedHat paketeetan) sistema eragilearentzako prestatutako OOo 3 Beta eskuragarri duzu.

Oraintxe bertan jarri dut OpenOffice.org 3 Beta bertsioa eskuragarri EuskalGNU-ko OOo atalean. Konpilazioa GNU/Linux sistemarako soilik egin dut. Beta bertsio honen helburua ez da eguneroko lanean erabiltzea, baizik eta interfazeko mezuak ongi euskaratuta daudela ziurtatzeko, eta akatsik aurkituz gero niri jakinarazteko (dooteo abildua openoffice puntua org helbidera bidali).

Itzulpenen fitxategiak bidaltzeko azken eguna uztailaren 4a denez, komeniko litzateke nahi duen orok OOo 3 Beta bertsioa probatzea, eta egun hori baino lehenago egon daitezken akatsei buruz mezua bidaltzea. Horrela, konponketak egin ostean uztailaren 4ean bidaliko nuke euskarazko azken fitxategia OOo-ra. OOo-ren interfazea % 100 dago euskaratuta, laguntzako fitxategiak % 92 inguruan.

Berriro ere azpimarratzea nahi dut bertsio hau probak egiteko dela!”

Un comentario sobre “OpenOffice.org 3 Beta Euskaraz”

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.