EuskalGNUk GNU/Linux sistemari buruzko bideo-tutorialak kaleratu ditu

Gipuzkoako foru Aldundiaren dirulaguntzarekin GNU/Linux sistema eragilea nola erabiltzen den argitzen duten 18 kapitulu jarri dira eskuragarri Interneten. Nahiz eta GNU/Linux tutoretzren izena jarri, batizpat GNOME mahaigainean oinarritzen dira kapitulu guztiak.

Edukia

18 kapitulu hauetan zehar hainbat gauza azaltzen dira, gai batzuk sakonago, beste batzuk arinago:

0. GNOMEren fitxategi-kudeatzailea

1.- GNOMEren panela

2.- GNOMEren hobespenak (I)

3.- GNOMEren hobespenak (II)

4.- Inprimagailua konfiguratzea

5.- Sistemaren konfigurazioa

6.- GNOMEren ‘Lekuak’ menua

7.- GNOMEren aplikazio gehigarriak

8.- Evolution posta-bezeroa (I)

9.- Evolution posta-bezeroa (II)

10 .- Epiphany web arakatzailea

11.- OpenOffice.org Writer

12.- OpenOffice.org Calc

13.- OpenOffice.org Impress

14.- Gimp

15.- Inkscape

16.- GNOMEren jokoak

17.- Multimediako aplikazioak

Lizentzia

Kapitulu guztiak Creative Commons by Share Alike 3 lizentziapean kaleratu dira. Badakigu hainbat lizentzia libre desberdin daudela, baian arrazoi nagusia lizentzia hau hautatzeko honakoa da: kapituluen atzeko planoan erabili diren abesti guztiak CC lizentziapean kaleratutakoak dira, eta hauetariko batzuk CC by SA lizentziarekin kaleratu direnez, tutoretzaren kapituluak ere lizentzia horrekin kaleratu dira. Lizentzia hau dela eta, kapitulu hauek beste proiektu batean erabiliz gero, proiektu hori ere CC
by SA 3. bertsioa (edo berriagoa) lizentziapean kaleratu beharko da, edo lizentzia honekin bateragarria den beste batekin.

Erreprodukzioa

Kapitulu hauek bereizmen handian grabgatu dira: 1280×720. Horretaz gain ez daude MPeg edo Avi formatuan, baizik eta Linux sistemako formatu lehenetsian: Ogg (Theora eta Vorbis) formatua. GNU/Linux sistemetan kapitulu hauek erreproduzitzeko multimediako edozein erreproduzigailu erabil daiteke, adib. Totem edo VLC.

MacOS X eta Windows sistemetan kapitulu hauek ikusteko honako gunetik VLC deskargatu eta instalatu (aplikazio librea da):

http://www.videolan.org/vlc/

Deskargak

Arestian aipatu den bezala, bideo-tutoretza hau 18 kapitulurekin osatuta dago, eta gutxi gorabehera guztira ia 4 GB betetzen dute. EuskalGNUk datu kopuru hauek transferitzeko gaitasun ekonomikorik ez duenez, EHU-ko arduradun batzuekin jarri gara harremanetan eta bertan jarri dira kapituluak eskuragarri.

Euskal Herriko Unibertsitateari eman behar diogu gure eskerrik handiena kapitulu hauek beraien zerbitzarian eskuragarri jartzen uzteagatik.Kapituluak honako helbidetik deskarga ditzakezue: http://ehux.ehu.es/bideoak/

Azkenik, gogoratu tutoretza hau librea denez kapitulu guztiak DVD euskarri batean graba ditzakezula, eta DVD horren kopiak nahi dituzun bezala zabal ditzakezula (beti ere CC by SA 3.0 lizentziapean), interneteko konexio motela duten erabiltzaileen eskerrak eskuratuz 🙂

On dagizuela!

KDE 4: entrevista a Aaron Seigo

603px-kde_logosvg.png The Linux Link Tech Show es un podcast creado cada miércoles, con una duración de más de 2 horas cada uno de ellos, especializado en temas Linux (eso sí, en perfecto inglés, para que practiquemos 🙂 En el podcast de esta semana, podemos escuchar una entrevista a Aaron Seigo, lider del proyecto KDE, explicando cuáles son las novedades fundamentales de KDE 4 de cara al usuario final y de cara a los desarrolladores. Phonon, Solid, Plasma, y KWin compositing son algunas de las grandes novedades de este gestor de escritorio. El audio está disponible en la web de TheLinuxLinkTechShow