Aurten ere (eta honekin 3 urte betetzen ditugu jada), Software Librearen inguruko graduondoko Ikastaroa antolatu dugu. On line ikastaro bat da, eta EHUren bedeinkapenarekin dator. Hau da, graduondoko ikastaro ofiziala. Guztira 34 ECTS kreditu gainditu beharko dituzu ikastaroan zehar. Baina benetan diotzut: merezi du, hortik aurrera software libreari buruz ez duzu inolako zalantzarik izango, eta bide batez, dibertituko gara 馃檪
Hona hemen behar dituzun esteka eta xehetasun guztiak:
Euskal Herriko Unibertsitateak,Asmoz Fundazioa eta Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzaz, Software Librean oinarritutako zerbitzari baten funtzio garrantzitsuenak garatzeko gaitasunak irakasteko helburuarekin antolatu du ikastaroa.
Horren ondorioz, elkarrekin Software Librea: Sistema, Sarea, Segurtasuna eta Web-aplikazioak on line ikastaroaren laugarren edizioa burutuko dute, nahiz eta Unibertsitate Graduondoko izaera lortu duenetik lehenengo edizioa izan.

Ikastaroaren metodologiak
malgutasunari eusten dio, irakaskuntza birtuala eta aurrez aurrekoa
tartekatuz.

Egitarauak
aztertuko diren gaiak, izango duten iraupena eta parte hartuko duten
irakasleak biltzen ditu.

Matrikulazio
epea 2008ko urriak 8ra arte zabalik. Ikasle kopuru mugatua.

Iraupena: 2008ko urriaren 18tik 2009ko uztailaren 17ra.

Aurkezpen
bideoa

Un comentario en 芦Software Librea: Sistema, Sarea, Segurtasuna eta Web-aplikazioak禄