Ikasten.IO
Learning, Aprendiendo

Etxekoandroid’09 16 julio, 2009

Resumen en castellano: un grupo de usuarios de Android (el sistema operativo libre impulsado por Google para smartphones y recientemente también disponible para Netbooks) de Euskadi ha (hemos 🙂 decidido que ya iba siendo hora de juntarnos un día y comentar nuestras experiencias con los G1 y G2 (primeros móviles que empezaron a incluir Android como OS, fabricados por HTC). Se hablará de (entre otras cosas)

* Firmware updates (actualizaciones oficiales y JF) – Iñaki (i2MApp)
* Aplicaciones interesantes: SipDroid, Qik!, GTalk, JetcetPDF, TetherBot) Juanan Pereira (Proyelia)
* Tagzania for Android (Tagzania Crew, Mikel Kerejeta )
* Android Development Challenge 2 (el concurso de desarrollo para Android, 2ª edición)
* OCR + Google docs. Beñat (Proyelia)
* Android para monitorización de servidores (Aitzol Naberan, CodeSyntax)

Será en el edificio Korta (Donostia), mañana, a las 10. La inscripción es gratuita pero conviene avisar si vas a acudir, dejando tu comentario en este mensaje por ejemplo, porque formo parte del tinglado 🙂

Las charlas se quiere que sean espontáneas, con el menor número de diapositivas posible 🙂 y con la mayor participación colaborativa que se pueda. ¡Ah! Las charlas pueden ser en euskera, castellano o inglés, como prefiera el “ponente”.

Helburua

Android Googlek sortutako sakeleko telefonotarako sistema eragile bat da. Googleren erantzuna Appleren iPhone-ari. Hego Euskal Herrian aurtengo apirilean saltzen hasi ziren Androidekin lan egiten duten mugikorrak baina hain zen handia smartphone hauekin lan egiteko nahia ezen batzuek Internet erabiliz lehenago erosi baizituzten . Android HTC enpresako mugikorretarako sortu bazen ere (G1 eta G2 telefonotarako hain zuzen ere), gaur egun beste enpresa askok sartu dituzte beraien smartphone-tan (eta hemendik gutxira Netbook delakoetan ere ikusiko dugu Android).

Berria.info-k esaten zuen bezala: “Apple erraldoiaren aurka lehiatzera dator, besteak beste, G1 telefonoa, baina askok uste zutenaren kontra, ez da bilatzailerik arrakastatsuenaren konpainiak berak sortutako telefonoa, HTCk sortutako baizik” . Googlek “bere softwarerik ezagunena mundu guztiaren esku jartzeko asmoz garatu du Android. Gmail, YouTube, Calendar, Google Maps eta StreetView ikusgarria izango dira, besteak beste, G1 telefonoan eskuragarri.”
Etxekoandroid

Euskaldunon artean Android-erabiltzaile komunitatea poliki-poliki sortzen ari da. Komunitate hori osatzen dugunok elkar ezagutzeko eta gure mugikorretan erabiltzen ditugun tips&hacks partekatzeko helburuarekin, bilkura, topaketa edo NoConference bat antolatzea da deialdi honen xede.

Trikimailuak, teknikak, aplikazio gomendagarriak, programazioa, “firmware-updates”, eta abarri hitz egiteko egun bateko topaketa informala izan daiteke Etxekoandroid’09 (horrela bataiatu baitugu, lagun baten ideia/txantxa bati jarraituz 😉

Bakoitzak nahi duenari buruz (Android-ekin zerikusirik duen bitartean) hitz egiteko 6 minutu izango ditu (Pecha Kucha aurkezpen modukoak).

Jatorrizko deia Beers & Blogs edo Aprendices taldekoek egiten dituzten bezalako bilera bat egitea izango litzateke. Hizkuntza? Nahi duzuena, euskera, gaztelera, ingelesa…
Animatzen zara?

Non:
Donostian, Korta eraikinean (Ikus-entzuneko A1 gelan), EHUren Ibaetako kanpusean.

Noiz:

* Ostiral honetan, hilak 17. Goizeko 10etan hasi eta eguerdiko 12ak arte (gutxi gorabehera 🙂

Jorratuko diren gaiak (besteak beste, eta adibide gisa – parte hartzaile bakoitzak gehitu ahal izango ditu nahi dituenak 🙂

* Firmware updates (firmware update) – Iñaki (i2MApp)
* Enpresa2.0 erabilerako baliagarriak izan daitezkeen aplikazioak (SipDroid, Qik!, GTalk, JetcetPDF, TetherBot, …) Juanan Pereira (Proyelia)
* Tagzania for Android (Tagzania Crew, Mikel Kerejeta )
* Android Development Challenge 2
* OCR + Google docs. Beñat (Proyelia)
* Android zerbitzariak monitorizatzeko (Aitzol Naberan, CodeSyntax)

Inskripzioa

Doakoa. Parte hartu nahi baduzu, agertu zaitez ostiralean bertan Korta eraikinean. Eskertuko genizuke hori bai, mezu bat M8R-uv3dy1 a bildua mailinator.com postara bidaliko bazenu zure parte hartzearen berri emanez.

  • xezpeleta dice:

    Tamalez ezin naiz joan! Ea grabatzerik badaukazuen, edota laburpentxo bat egiten duzuen ateratako ondorioekin.

    (Ea Android baten jabe egitea lortzen dudan…)

  • Ander dice:

    Aupa!

    Goizeko 10:48 dira mezua irakurri dudanean. Atzo Deustun izan nintzen eta gaur ezin joan Donostiara .
    Bat nator xezpeletak dioenarekin, ea nonbait hitz egindakoa txintxilikatzerik daukazuen.

    Abuzturako magic bat omen dator eta…..

  • admin dice:

    Gauza batzuk argitaratu ditugu jada 🙂

    http://twitter.com/#search?q=etxekoandroid

    Teketenek hartu du aurkezpenak eta bideoak argitaratzearen ardura (oso lan ona egin du ! bideokamara, streaming eta guzti.

    Ea hurrengoa Andoainen egiten dugun (edo fakultatean bertan, hemen pertsona batzuk esan baitidate hurrengora joango direla gertu egiten badugu)

  • Ozius dice:

    Aurten bileraren bat egiteko asmorik? programatzaile taldetxo bat bildu eta pixkat hitzegiteko behintzat, batez ere Bartzelonan egiten ari direnak bezela.

    Aurreko urtekoa galdu nuen enteratu ez nintzelako eta pena ematen dit euskadi edo donostialde mailan horrelako gauzak ez egitea, polita izan daiteke beste programatzaile batzuekin experientziak konpartitzea.

    Ez dakit nola jarri arremanetan donostialdeko android jendearekin, beraz, komentarioa idaztea pentsatu det eta twitterren #etxekoandroid etiketarekin idatzi ere ea norbaitek jarraitzen duen 😀

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *