Ikasten.IO
Learning, Aprendiendo

Software Librea: Sistema, Sarea, Segurtasuna eta Web-aplikazioak 19 septiembre, 2008


Aurten ere (eta honekin 3 urte betetzen ditugu jada), Software Librearen inguruko graduondoko Ikastaroa antolatu dugu. On line ikastaro bat da, eta EHUren bedeinkapenarekin dator. Hau da, graduondoko ikastaro ofiziala. Guztira 34 ECTS kreditu gainditu beharko dituzu ikastaroan zehar. Baina benetan diotzut: merezi du, hortik aurrera software libreari buruz ez duzu inolako zalantzarik izango, eta bide batez, dibertituko gara 🙂

Hona hemen behar dituzun esteka eta xehetasun guztiak:

Euskal Herriko Unibertsitateak,Asmoz
Fundazioa
eta Udako Euskal Unibertsitatearen
laguntzaz, Software Librean oinarritutako zerbitzari baten funtzio garrantzitsuenak
garatzeko gaitasunak irakasteko helburuarekin antolatu du ikastaroa.

Horren ondorioz, elkarrekin Software Librea: Sistema, Sarea,
Segurtasuna eta Web-aplikazioak on line ikastaroaren laugarren edizioa burutuko
dute, nahiz eta Unibertsitate Graduondoko izaera lortu duenetik lehenengo
edizioa izan.

  • Ikastaroaren metodologiak
    malgutasunari eusten dio, irakaskuntza birtuala eta aurrez aurrekoa
    tartekatuz.
  • Egitarauak
    aztertuko diren gaiak, izango duten iraupena eta parte hartuko duten
    irakasleak biltzen ditu.
  • Matrikulazio
    epea 2008ko urriak 8ra arte zabalik. Ikasle kopuru mugatua.
  • Iraupena: 2008ko urriaren 18tik 2009ko uztailaren 17ra.
  • Aurkezpen
    bideoa

Informazioa eta izen-ematea: Tel: 0034 943 21 23 69, http://linux.asmoz.org/, linux AT asmoz.org

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *