Ikasten.IO
Learning, Aprendiendo

Cerber edo kode kaltegarriaren negozioa 2 Septiembre, 2016

malwaretech

Ransomware delako kode kaltegarri motakoa da Cerber. Horrelako beste hainbat izen ezagunak etortzen zaizkigu burura: Locky, CryptoWall, Crypt0L0cker, TeslaCrypt… Dakigun bezala, malware mota honek gure disko gogorraren edukia zifratu egingo du eta berreskuratzea ezinezkoa izango da ez badugu erreskate bat ordaintzen. Zifratzeko gako publikoko kriptografia + kriptografia simetrikoa erabiltzen omen dute (RSA+AES). Beste mezu batean hau nola egiten duten azalduko dut, baina Bromium enpresak argitaratutako txosten honetan informazio lagungarria aurkituko duzu gehiago sakondu nahi izanez gero.

Orain interesatzen zaidana da kontu azkar batzuk egitea hemen. Eta soilik ransomware bakar baten inguruan: Cerber. @malwaretechblog ikertzailearen arabera, egunero Cerber-ek 6000 biktima berri kutsatzen ditu. Ez da ausaz asmatutako zenbaki bat, baizik eta bere tracker-sareak egunero antzematen dituena.

Orain kalkulu azkar bat. Demagun 6000 infekzio horietatik soilik %3-ak ordaintzen duela erreskatea. Zenbateko erreskatea da hori? Nola ordaintzen da? Ba 500$ gutxi gorabehera… eta BitCoin-etan ordaintzen da. Lehenengo Tor sarea erabiltzeko nabigatzailea instalatu beharko duzu, gero BitCoin-ak erosi, ordaindu eta zifratzeko erabili zen gakoa berreskuratzearen zain pazientziarekin itxaron. Hainbat gauza daude hemen zehazteko… adibidez, zergatik esan dut gutxi gorabehera? Honegatik:

enc_cerber_website-1

Azkar ordainduz gero (7 egun baino gutxiagotan), 1.24 bitcoin (521$ gutxi gora behera) izango dira. Erreskatea beranduago ordainduz gero, bikoiztu egingo da isuna: 2.48 BTC = 1043$

Ordaindu ezean, nola berreskuratu? Ez dago modurik. Hasierako bertsioa gaizki programatuta bazegoen ere (beraz, ordaindu gabe bazegoen berreskuratzeko modu bat), gaur egun asko “hobetu” dute Cerber-en kodea eta ez dago ordaindu gabe berreskuratzeko  modurik. Hemen babes-kopien politikaren beharraz arituko nintzen, baina ez da une egokia 😉 Ordaindu edo ez, hori bakoitzaren eskuetan uzten dut.

Baina gatozen harira.  6.000 kutsadura * 0.03 ordainketa * 500$ = 90000$ , EGUNERO.

Nola banatzen da Cerber bezalako kode kaltegarria? Zein dago horren atzetik? Nola kutsatzen gara? Ezin da ezer egin honen aurka? Aztertzeko hainbat galdera interesgarri…

3 comentarios en Cerber edo kode kaltegarriaren negozioa
Etiquetas: , ,
Categorias: Seguridad Segurtasuna