Software Librea: Sistema, Sarea, Segurtasuna eta Web-aplikazioak


Aurten ere (eta honekin 3 urte betetzen ditugu jada), Software Librearen inguruko graduondoko Ikastaroa antolatu dugu. On line ikastaro bat da, eta EHUren bedeinkapenarekin dator. Hau da, graduondoko ikastaro ofiziala. Guztira 34 ECTS kreditu gainditu beharko dituzu ikastaroan zehar. Baina benetan diotzut: merezi du, hortik aurrera software libreari buruz ez duzu inolako zalantzarik izango, eta bide batez, dibertituko gara 🙂

Hona hemen behar dituzun esteka eta xehetasun guztiak:

Euskal Herriko Unibertsitateak,Asmoz
Fundazioa
eta Udako Euskal Unibertsitatearen
laguntzaz, Software Librean oinarritutako zerbitzari baten funtzio garrantzitsuenak
garatzeko gaitasunak irakasteko helburuarekin antolatu du ikastaroa.

Horren ondorioz, elkarrekin Software Librea: Sistema, Sarea,
Segurtasuna eta Web-aplikazioak on line ikastaroaren laugarren edizioa burutuko
dute, nahiz eta Unibertsitate Graduondoko izaera lortu duenetik lehenengo
edizioa izan.

  • Ikastaroaren metodologiak
    malgutasunari eusten dio, irakaskuntza birtuala eta aurrez aurrekoa
    tartekatuz.
  • Egitarauak
    aztertuko diren gaiak, izango duten iraupena eta parte hartuko duten
    irakasleak biltzen ditu.
  • Matrikulazio
    epea 2008ko urriak 8ra arte zabalik. Ikasle kopuru mugatua.
  • Iraupena: 2008ko urriaren 18tik 2009ko uztailaren 17ra.
  • Aurkezpen
    bideoa

Informazioa eta izen-ematea: Tel: 0034 943 21 23 69, http://linux.asmoz.org/, linux AT asmoz.org

OpenOffice.org 3 Beta Euskaraz

Dooteok bidalitako mezua: “GNU/Linux (Debian eta RedHat paketeetan) sistema eragilearentzako prestatutako OOo 3 Beta eskuragarri duzu.

Oraintxe bertan jarri dut OpenOffice.org 3 Beta bertsioa eskuragarri EuskalGNU-ko OOo atalean. Konpilazioa GNU/Linux sistemarako soilik egin dut. Beta bertsio honen helburua ez da eguneroko lanean erabiltzea, baizik eta interfazeko mezuak ongi euskaratuta daudela ziurtatzeko, eta akatsik aurkituz gero niri jakinarazteko (dooteo abildua openoffice puntua org helbidera bidali).

Itzulpenen fitxategiak bidaltzeko azken eguna uztailaren 4a denez, komeniko litzateke nahi duen orok OOo 3 Beta bertsioa probatzea, eta egun hori baino lehenago egon daitezken akatsei buruz mezua bidaltzea. Horrela, konponketak egin ostean uztailaren 4ean bidaliko nuke euskarazko azken fitxategia OOo-ra. OOo-ren interfazea % 100 dago euskaratuta, laguntzako fitxategiak % 92 inguruan.

Berriro ere azpimarratzea nahi dut bertsio hau probak egiteko dela!”

Nola instalatu OpenOffice.org 2.3 euskeraz

[Nota: el siguiente post está en Euskera. De vez en cuando escribiré algunos artículos en esta lengua, en la que trabajo diariamente. Varias decenas de personas euskaldunes (y seguro que me paso en la cifra al hablar de decenas) dedican ingentes esfuerzos y dedicación a mantener tanto GNOME, KDE y otros grandes proyectos del SL (Firefox, Thunderbird, OpenOffice) traducidos al Euskera. Considero que aportar algo por mi parte es lo mínimo que puedo hacer en agradecimiento.)

Atzo OpenOffice.org 2.3 bulegotikako aplikazio multzoa euskerazko bertsioa, EHUX Linux banaketan instalatu nuen. Eman behar diren pausuak errazak izan arren, webgune honetan prozesu horren inguruan ohartxo txiki bat idaztea bururatu zait, eta euskeraz, noski, ez baitu zentzurik beste hizkuntza batean instalazio prozesu hau azaltzeak (hori bai, barkatu beharko didazue baina une honetan, gazteleraz daukat konfiguratuta GNOME eta agertuko diren menu aukerak, beraz, gazteleraz ikusiko dira… Dooteok akatuko nau 🙂

capt-00021.png

Lehenengo eta behin, EuskalGNU elkartearen webgunetik jaitsiko dugu fitxategi hau. Tar.Gz fitxategi bat da, beraz, destrinkotu egin beharko dugu. Horretarako, klik bikoitza egin jaitsi berri dugun fitxategiaren gainean eta File-Roller irekitzerakoan (WinZip bezalako zerbait, baina Linuxerako), irudian agertzen den DEBS katalogoa /tmp karpetan destrinkotuko dugu.
capt-00031.png

Aurrekoa egin eta gero, une honetan gaztelaniaz edo inglesez instalatuta dugun OpenOffice desinstalatu behar dugu (euskerazko bertsioa instalatu ahal izateko). Horretarako “Añadir y quitar…” hautatu:

fichero.png

Orain OpenOffice-eko fitxategiak desgaitu (irudian gaituta agertzen direnak) eta “Aplicar cambios” sakatu.

capt-0005.png

Azkenengo pausua, OpenOffice euskeraz instalatu! (azkenean!). Horrretarako, komando lerroko aginduak lantzeko terminal bat ireki eta hurrengo aginduak landu :

$ cd /tmp/DEBS

$ sudo dpkg -i *deb

$ cd /tmp/DEBS/desktop-integration

$ sudo dpkg -i *deb

Eginda! “Aplicaciones/Oficina” menu aukeran izango dituzu eskura Writer/Impress/Calc/Base eta beste batzuk, denak euskeraz. Hurrengo pausua: XUXEN zuzentzaile ortografikoa instalatzea izango litzateke, baina hori beste egun baterako utziko dut.

buruz.png