Ikasten.IO
Learning, Aprendiendo

.eus domeinua 185.000 dolarren truke 30 Octubre, 2008

Orain dela bi urte Berrian .eus (edo .eh) domeinu bat lortzeko eman beharko genituzkeen pausuak argi eta garbi azaldu zituzten:

“Domeinu bat eskuratzeko hautagaitza aurkeztean, domeinuaren helburuei, sostengu ekonomikoari eta antolaketa teknikoari buruzko txosten landuak aurkeztu behar dira. Hizkuntz komunitatean gutxienez milioi bat hiztun izatea eta gestiorako 45 mila dolar edukitzea eskatzen du ICANNek. Domeinua sostengatuko duen erakunde bat ere egon behar du. Herrialde horretan hizkuntzari lotutako beste domeinurik, ordea, ezin da egon.”

Horrez gain, Wikipediak dioenez, 1998an ere beste ekimen bat abian jarri zen, gauza bera lortzeko, alegia, .eh domeinua Euskal Herrira ekartzea.

Bistan da ekimen horiek ezerezean geratu direla (2006tik hona ez dut berriz ere gai horri buruz ezer entzun). Baina gaur bertan jaso dudan berria irakurri eta gero gauzak aldatuko direla uste dut: ICANNek (Internet Corporation for Assigned Names and Numbers) gTLD domeinu berriak esleitzeko baldintzak lausotu egin nahi ditu. Izan ere, 185.000 dolarreko faktura ordaintzeko prest baldin bazaude, zuk-zeuk eska diezaiokezu ICANN-i goi mailako TLD domeinu berri bat.

gTLD domeinu multzoak, lehen mailako domeinu generiko edo orokorrak batzen ditu , hau da, .com, .net, .org, .es, .fr, .biz, .info, .coop… eta gainontzeko guztiak. .eus domeinua, izatekotan, gTLD domeinu bat izango litzateke.

  • Txopi dice:

    Orain dela ez asko, txoritxo batek esan zidan Euskal Herriko Unibertsitatea .eus domeinua lortzeko tramitetan zebilela. Hori egia balitz, .eus erabilgarri egotea aurrekontu eta burokrazia kontua izango litzateke, EHUk domeinu bat kudeatu dezakeen erakunde egokia ematen bait du. Lehen mailako domeinuak esleitzeko baldintzak gutxitzeak, .eus domeinua sortzea denbora kontua bihurtzen duelakoan nago…

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *